Hutsa bikote akustikoak kontzertua emango du kultur etxean

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2016ko urr. 14a, 15:37

Argazkia: aiaraldea.eus

Urriaren 21ean joko dute Orioko kultur etxean, ostiralarekin, 22:30ean hasita

Hutsa izeneko bikote akustikoa 2010ean sortu zen. Balmasedako Maria Riverok –ahotsa– eta Urduñako Eriz Perezek –gitarra– osatzen dute bikotea. Beste artista batzuen kanten bertsioak egiten hasi ziren; baina berehala ekin zioten beren kantu propioak ere lantzeari. Sei urteko ibilbidean 4 disko grabatu dituzte —azkena, Amnesia izenekoa— eta ezin konta ahala kontzertu eman dituzte Euskal Herrian barrena.

Orioko emanaldia

Urriaren 21ean joko dute Orioko kultur etxean, ostiralarekin, 22:30ean hasita.

Emanaldia doan izango da; baina, aretoaren aforoa mugatuta dagoenez, aldez aurretik hartu behar dira gonbitak. Udalak 120 gonbita prestatu ditu eta dagoeneko eskura daitezke kultur etxean bertan.

Kontzertua Euskaraz bizi-bizi programaren barruan antolatu du Udalak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide