Trafiko aldaketak Gazte Festak direla eta

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2016ko ira. 23a, 14:39

Orioko Gazte Festa egingo da asteburuan eta, hori dela eta, aldaketak izango dira trafikoan.

Gazte Festa hiru egunez egingo da: ostirala, larunbata eta igandea, arratsaldera arte. Hori dela eta, Herriko Plaza itxi egingo da ibilgailuentzat, irailaren 23ko 18:00etatik irailaren 25eko 21:00ak arte.

Trafiko aldaketak hauek izango dira:

  • Herriko sarrera Kaia kaletik izango da.
  • Herriko irteera Txanka-hondartza bidea erabiliz egin beharko da.
  • Herritarroi kolaboratzea eta arau hauek betetzea eskatzen dizue Udalak.

Eskerrik asko aldez aurretik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide