Harriak erori dira Itxaspeko bidean eta Udalak bidea itxi du

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2016ko ira. 16a, 14:13

Itxaspeko bidean, hondartzatik gora abiatuta, harriak erori dira, argazkian ikusten den bezala. Bide ertzeko zurezko hesia ere puskatu dute harriek.

Harriak bide gainera erori dira gaur goizean eta Udalak bide hori ixtea erabaki du, segurtasunagatik. Udal brigadako langileak bertaratu direnean, ikusi dute harri gehiago erortzeko arriskua dagoela eta, horri irtenbidea eman bitartean, bidea itxi beharra dagoela. Bide horretan jende asko ibiltzen da —batez ere asteburuetan— eta momentu honetan arriskua dago. Udalak, beraz, hesi batzuen bidez itxi du bidea eta kartelak jarri ditu, pasatzeko debekua adierazteko, aldaparen hasieran eta Itxaspe baserriaren inguruan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide