Obra horien bitartez, Antxiola kaleko etxe atari guztien irisgarritasuna nabarmen hobetu da. Segurtasuna ere hobetu da, jarri diren baranden bitartez oinezkoak seguruago ibiliko baitira aurrerantzean. Kaleak aldapa handia du eta, hori aldatu ezin bada ere, etxe atarietara iristeko oinezkoentzat zeuden eskailerak kendu egin dira. Barandak, gainera, lagungarri izango zaizkie oinezkoei eta bereziki mugikortasuna mugatua dutenei.
Horrez gain, kaleko argiak hobetu ditu Udalak: banaketa hobetu du eta argien efizientzia nabarmen igo du –150wko farolen partez, LED motako 55Wkoak jarri ditu–. LED argiek, gainera, erregulatzailea dute eta, beraz, aurrezpen energetikoa are handiagoa da.
Obrak uste baino gehiago luzatu dira, farolak berandu iritsi direlako. Gainontzean aurreikusitakoaren arabera egin dira. Obraren kostua, guztira, 78.736 eurokoa izan da –65.071 + BEZa–.