Erabilera turistikorako etxebizitzak turismoaren lege berriaren arabera

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2016ko ira. 1a, 08:30

2016ko uztailaren 28ko 13/2016 legea, turismoarena, onartu berri da eta indarrean dago abuztuaren 31tik

2016ko uztailaren 28ko 13/2016 legea, turismoarena, onartu berri da eta indarrean dago atzotik, 2016ko abuztuaren 31tik. Lege honek, besteak beste, erabilera turistikorako etxebizitzak arautzen ditu.

Erabilera turistikorako etxebizitza duenak ondorengo tramiteak egin behar ditu. Batetik, jardueraren berri eman behar du Udalean. Horretarako aurrekomunikazioa, aurrez komunikatu beharreko jarduerak agiria aurkeztu behar du, dagokion dokumentazioarekin.

Bestetik, Eusko Jaurlaritzako Turismo sailean, erantzukizuneko adierazpena aurkeztu beharko du. Ezin izango da etxebizitzarik errentatu jarduera turistikoa hasteko beharrezkoa den aldez aurreko erantzukizuneko adierazpena aurkeztu gabe eta jardueraren aurrekomunikazioa udalean aurkeztu gabe.

Lege horren arabera, klandestinotzat joko da tramitazio hau egin gabe etxebizitzak kontratatzea edo ustiatzea. Eusko Jaurlaritzaren webgunean aurki daiteke informazio gehiago.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide