Espainiako 2016 Txirrindulari Itzuliaren 13. etapa Oriotik pasako da irailaren 2an

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2016ko abuztuaren 29a

Ostiralean, irailaren 2an, Bilbotik abiatuko da eta Oriotik Igeldora igoko dira arratsaldeko 14:30ak aldera.

Espainiako 2016 Txirrindulari Itzuliaren 13. etapa Oriotik pasako da. Ostiralean, irailaren 2an, Bilbotik abiatuko da eta Oriotik Igeldora igoko dira arratsaldeko 14:30ak aldera.

Trafiko murrizketak

Itzulia N-634 errepidetik pasa bitartean trafikoa, 13:30etatik proba amaitu arte, moztu egingo da. Beraz ordu garai horretan ezin izango da Oriotik sartu edo atera.

Oriotik Donostiara Benta-Igeldo bidetik pasako denez, errepide hori trafikoari itxita geratuko da goizeko 09:00etatik 16:00etara. Bertakoek goizeko 11:00ak bitartean pasa ahal izango dute.

Barkatu eragozpenak

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide