Hauteskunde-mahaietako kideak aukeratzeko zozketa abuztuaren 31n egingo da

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2016ko abu. 4a, 15:23

Irailaren 25ean izango dira Legebiltzarrerako hauteskundeak

Irailaren 25ean egingo dira Legebiltzarrerako hauteskundeak eta, hori dela-eta, zozketa publikoa egingo da udaletxean, egun horretan osatuko diren hauteskunde-mahaietako kideak aukeratzeko.

Zozketa abuztuaren 31n egingo da, asteazkenarekin, goizeko 10:00etan, udaletxean, udalbatzarraren aretoan.

Zozketa publikoa da eta, beraz, herritarrek aukera dute ikustera bertaratzeko.

Udalak gai honi buruz kaleratu duen oharra hemen ikus daiteke, bi hizkuntzatan:

Hauteskunde-mahaietako kideak aukeratzeko zozketa. Oharra PDF formatuan

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide