Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du asteartean, uztailak 26

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2016ko uzt. 25a, 08:41

Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:30ean hasiko da. Ondoko gaiak aztertuko dira:

1. Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren akta hauen zirriborroak: 2016ko martxoaren 8ko, apirilaren 5eko eta ekainaren 27ko ezohiko bilkuretakoak; eta 2016ko maiatzaren 31ko ohiko bilkurakoa.

2. Onartzea, egoki bada, udal kiroldegia erabiltzeko tasen ordenantza fiskalaren aldaketa.

3. Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 5/2016 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; kreditu aldaketa kreditua gehitzeko modalitatean egina dago.

4. Onartzea, egoki bada, EH Bildu eta PSE-EE-PSOE talde politikoek aurkeztutako mozioa, kaleratzeen, pobreziaren eta desberdintasunaren kontrako neurriak hartzeari buruz.

5. Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide