Udalak deialdia egin du, Gobernuz Kanpoko Erakundeei eta gizarte-zerbitzuen alorreko taldeei diru-laguntzak emateko

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2016ko eka. 23a, 07:29

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da deialdia –171. zenbakia, 2016ko ekainaren 21ekoa–.

Bi eratako laguntzak emango ditu Udalak: batetik, Gobernuz Kanpoko Erakundeei, garapen bidean dauden herrialdeetako biztanleen baldintza sozio-ekonomikoak hobetzeko jarduerak egiteko. Bestetik, gizarte-zerbitzuen alorrean lan egiten duten entitate edo erakundeei, beren egitasmo eta ekintza zehatzak finantzatzeko.

Diru-laguntza eskatzeko epea

Diru-laguntza horietako bat eskatu nahi duten elkarte eta erakundeek hilabeteko epea dute, ekainaren 22tik kontatzen hasita. Eskaerak Orioko Udalari zuzendu behar zaizkio, deialdiaren oinarrietan zehaztutako agiriak erantsiz.

Deialdiaren oinarriak

Diru-laguntzen deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren webgunetik deskargatu daiteke, honako linkean klik eginda:

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide