OCS elkartetik, gure atxikimendua

Orioko Curriculuma Sortzen elkartetik, gure atxikimendua eman nahi diogu bihar 16:30tan, Ikastola ondoko pergolan, egingo den LOMCE-ren aurkako elkarretaratzeari. 

EAE—ko Hezkuntza Sailak Lomce-ren aplikazioa Heziberriren bidez gauzatu nahi duen honetan, berriro ere Hezkuntza Sistema Propioaren aldeko aldarria plazaratu nahi dugu. Bide horretan, partikularki Orion, Orioko Curriculuma bezalako proiektuak LOMCE eta Heziberriren alternatiba direla berretsi nahi dugu. Hemendik aurrera etorriko diren erasoei aurre egiteko, nahitaezkoa deritzogu oriotarrok herri gisara erantzutea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide