Ikastetxeek egindako balorazioa irakurgai

Orokorrean proiektua ondo baloratu duten arren, hobetu beharreko gauzak ere azpimarratu dituzte irakasleek

Ikasturte honen hasieran dokumentu bana bidali genuen bi ikastetxeetara, bi helburu nagusirekin: batetik Orioko Curriculumeko arloetako edukiak lantzea eta bestetik, gure proiektua euren ikuspegitik baloratzea.

Irakasleek egindako balorazioekin dokumentu bat osatu eta gure webgunean jarri dugu eskuragarri, proiektuak jaso dituen iritzi on eta hobetu beharreko gauzak zein diren irakur dezazuen.

Txostena gure webguneko "Dokumentazioa" atalean aurki daiteke.

Ondo izan!

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide