"Haurren kirola: lehia ala heziketa bide" hitzaldia


Arratsalde on!

Zer moduz gara, zubiri-zubiri ibili ostean gaur astelehen mikatzarekin? Animo ba, gaurkoan udak keinu txiki bat egin digu eta laister datorrela esanez! 

Sarreratxo honekin, asteazkenerako (maiatzak 7) antolatu dugun “Haurren kirola: lehia ala heziketa bide” hitzaldiaren berri eman nahi dizuegu.

Aurtengo ikasturteko datu-bilketa fasean lantzen ari garen arloez gain, kirolaren esparruari ere gure ekarpena egin nahi izan diogu. Gaia nola tratatu erabakitzen ari ginela, Zarauzko Eskola Kirolaren Aldeko Plataformaren berri izan genuen (EKAP). Berehala, euren helburuekin bat gentozela ohartu ginen, geuk ere haur guztiek kirolaz gozatu eta heziketa integrala jasotzeko duten eskubidea defendatzen baitugu.

Zarauztarren esperientziak Oriora ekarrita, gurean Eskola Kirolari ematen zaion trataeraz gogoeta piztu nahi dugu ekimen honekin. Hitzaldia Salatxo aretoan izango da 18:30tan, eta EKAP-eko Eneritz Mayora eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaria den Jon Redondo herritarra arituko dira hizlari.

Ondo-ondo bizi!


null

 

 

 

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide