Eiiii, prest ditugu gure aurtengo zutabe margoketarako mihiseak! Kar kar kar
Datozen bi asteetan herriko bi ikastetxeetako ikasleek marrazkiz beteko dituzte aupista azpiko hormigoi zatiak. Lehengo urtean bi zutabe margotu genituen eta aurtengoan, geratzen diren seirak koloreztatuko ditugu!
Iaz larunbat goiz batez bildu ginen pintaketa egiteko, eta ikasturte honetan ekintza eskola orduetan egin nahi izan dugu. Aurrera begira, ikastetxeek geroz eta esku hartze handiagoa izan beharko dute gure proiektuan, eta hori sinbolikoki adieraztea du xede aurtengo ekimen honek.
Ez harritu beraz, hondartza bidean esku zikinekin barrez dabiltzan ikasleekin topo egiten baduzue!