Bigarrena

Erabiltzailearen aurpegia Orioko curriculuma sortzen

 

Kaixo! Ondo al gara?

Lehengo ikasturtean EHU-ko ikasle batzuekin elkarlanean egindako bideo honekin, gure proiektua pixka bat gehiago ezagutzea nahi genuke; blogean publikatu ditugun bi bideoekin zerbaiten ideia orokor bat egin baduzue, gaitzerdi!

Esan bezala, zalantza edo edozer esan nahi diguzuela ere, idatzi lasai gure postara: oriokocurriculuma@gmail.com

Apurka, joango gara zuek tiratzeko soka-muturrak jartzen, kontzeptuak konkretatzen, ideiak airetik jeitsiz proiektuak zuetako bakoitzaren magalean lur har dezan.

Segi fin!

  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide