"LOMCEri… izkin!" hitzaldia

 

Kaixo!

 Aurtengo “Datu-bilketa” faserako, lanerako bi ildo bereizi genituen kurtso hasieran:

 - Barnera begirako edo ezkutukoa, alegia, ekainean aurkeztuko dugun dokumentua osatzea. Hau taldeko bilerekin, arloetako adituekin elkartuz etab. ari gara egiten, eta ez da oso entzutetsua. 

 - Kanpora begirakoa, proiektua herrian sozializatu eta herritarrengan eragiteko helburuarekin, laupabost ekintza antolatuta burutuko dena. 

Orain artean “ezkutuko” jardun horretan aritu gara buru-belarri, tartean herrian presentzia indartzeko keinutxoak ere egin ditugun arren: sare sozialetan interakzioa pizten saiatu, bizpahiru bideo labur publikatu, Herribil ekitaldian parte hartu, Karkara.com-en blog zabaldu...

Ekaina bitartean egingo ditugun ekintzekin hasteko, Espainian onartu den LOMCE legeak hezkuntzan eragingo dituen ondorioez kezkatuta, lege honi izkin egiteko alternatibak izango ditugu hizpide datorren asterako antolatu dugun hitzaldian. Horrez gain, Nafarroako hezkuntzak jasan dituen zonakatze eta D erduko irakasleei zuzendutako erasoei buruz ere arituko dira hizlariak.

Hitzaldia otsailaren 26an izango da, asteazkena, arratsaldeko sei terdietan Salatxo aretoan.

Hizlariak Aiora Epelde Sortzeneko koordinatzailea, Beñat Karrera Nafarroako Iturama instituko irakasle oriotarra eta Orioko Curriculumeko kide den Ruben Iglesias izango dira.

Gonbidatuta zaudete!

www.orio3ten.org

null


 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide