Hezkidetza hizpide, gosari-tertulia


Hezkidetza hizpide hartuta, gosari-tertulia ederra egin genuen larunbat goizean Esperientzia eskolako ikasleak, Saltxerak eta Etxeluze Gaztetxeko kideekin. Ibon Arrizabalagak zuzendutako saioan, generazio ezberdinetako herritarrak gustura aritu ziren emakume eta gizonen arteko parekidetasunari buruzko esperientziak trukatuz: lan-munduko gorabeherak, jasotako hezkuntza, festak... Eta hitz egiteko geratu zirenak! Errepikatzeko gogoz geratu zirela esan zigutenean hartu genuen pozik handiena, prestatu genien gosaria goxo-goxoa zegoen seinale! kar kar kar

Bideoz jasota dugu saioa, baina ikus-entzunezkoen departamentukoak ikastaro batean dira Hollywooden eta haiek itzuli bitartean ezin izango dizuegu laburpentxoa erakutsi ;)

Ondo-ondo bizi!


gosaritertulia

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide