FISA World Rowing Masters Regatta txapelketan guztira mundu guztiko 4.278 arraunlarik parte hartuko dute, 724 arraun elkarte desberdinetakoak. Txapelketa 5 egunetan zehar jokatuko da, irailaren 7tik 11ra, eta Javier Puertas (70 urte) Orio Arraunketa Elkartekoko beteranoak skiff-bakarkakoan bi proba izango ditu:
- Irailak 7, asteazkena. “F” mailan (60-64 urtetakoak, bera baino dezente gazteagoen kontra) entrenamendu gisa parte hartuko du, txapelketako nondik norakoez jabetzeko:ordutegia, kaleak, irteera-sistemak... Maila horretan mundu guztiko 138 skifista daude inskribatuak.
- Irailak 8a, osteguna. Berari dagokion “H” mailan (70/74 urtetakoak). Bere helburu nagusia da proba hau. Arerioak mundu guztiko 57 skiff-bakarlari izango dira.
Ea ba prestakuntza ondo joaten zaion Javierri eta txapelketa txukuna egiteko gai den. Ahaleginak egingo dituelakoan gaude!!
Animo Javier !!