Orioko AEKn datorren astean hasiko gara eskolekin

Erabiltzailearen aurpegia Orioko AEK

 
 
Aurten ere matrikulazio kanpaina oso ongi joan da eta 60 lagundik gora eman dute izena.

Hauek dira aurten izango ditugun taldeak
 
Goizez: Hasiera maila eta A2maila
Arratsaldez: A1-A2 maila, B1 maila eta B2-C1 maila.
 
Horrez gain, autoikaskuntza 20 bat lagun izango ditugu.
 
Oraindik lekuren bat geratzen da, beraz, interesa baduzu, aste honetan bertan etorri euskaltegira, edo idatzi orio@aek.eus helbidera, edo deitu 670420025 telefono zenbakira.

Aste honetako gure ordutegia:
- Astearte, asteazken eta ostegunean goizez.
- Astelehen eta asteazkenean arratsaldez.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide