Gure Esku Dago herri ekimena aurkeztuko da ostiralean Orion

Erabiltzailearen aurpegia Jabier Zabaleta 2014ko mai. 29a, 16:01

Gure Esku Dago herri ekimena aurkeztuko da ostiralean, maiatzak 30, kultur etxean, 19:30ean hasita.

Ekitaldia bideo emanaldi batekin hasiko da eta, ondoren, berriketaldia izango da bertaratzen direnen artean. Gai nagusia, ekimenaren aurkezpenaz gain, ekainaren 8ko giza-katearen antolaketa izango da.

Ekainaren 8ko giza-katea

Ekainaren 8an erabakitzeko eskubidearen aldeko giza-kate bat osatzeko deia egin du Gure Esku Dago ekimenak, Durangotik Iruñera bitartean. Dagoeneko ehunetik gora oriotar dago apuntatuta, giza-katean parte hartzeko eta antolatzaileek berrehunera iritsi nahi dute.

Hala nahi dutenek aukera izango dute giza-katerako izena emateko ostiraleko ekitaldian.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide