O; Gipuzkoa maitatu zaitut

Erabiltzailearen aurpegia Gure Txokoa 2008ko mar. 25a, 12:17

Xalbadorrek jarriak

Ernani'ko Galarreta pilota plazan kantatu behar nuen batez; hitz hartu bezala joan bainintzan. Han erran zautaten nik ez naukala kantatzerik; agintariek debekatzen zautela. Es nekien zer gatik.

Biharamunean berriz Errenterian'n ginuen kantaldia; eta han es nuen eragozpenik izan. Bertzekin batean kantatu nuen deus konprenitzen. Handik egun batzuen buruan berriz; Zaratz'arat joan nintzan Patxi Barbero'ren omenaldia'n kantatzeko asmotan.

Han ere Galarreta'ko setentzia bera hartu nuen: etzutela eman nik kantatzeko baimenik.

Afrontu izigarria hartu nuen eta arrut gogoetatu nintzan. Ez nuen alabainan; ene ustez segurik; egundaino kantatu nehori min egin zezoken pertsurik.

Eni kalte egin nahi zautan azpikari zonbaiten hoben eman nuen; eta biharamunean berean egin nituen hemen doatzin pertsu hauk.

Gero ikasi nuen ordea zer debeku horren arrozoina: ene ustez bidezkoa zen eskaera bat izenpetua nuen nik ere; bertze askok bezala; eta horren gatik nahi izan ninduten gaztigatu. Ene baitan mea culpa egin nuen eta etsi bat hartu.

Ez nintzan mugaz haindirat hurbildu ere; berriz kantatzeko baimena ardietsi arte.

Pertsu hauk oraiko ez dute naski ballorik: bainan orduko ene nahigabea eta gogoetak adirazten dituzte eta agert beraz:

O, Gipuzkoa, maitatu zaitut eta maitatzen oraindik;
bainan nik zutan nahigabeak noiznai hemendik ta handik;
esan ba ene bihotzari zuk itxaron dezaken txandik;
ala nai dezun behin betikotz aldegitea zu gandik.

Bitan hor ene boleguari moztu dizkate egoak;
orain kezketan jarria nago zer ekarriko geroak;
len ere hortxe bein itxuri nituan negar beroak;
omodioak toki txarrean egin zizkidan erroak!

Patxi Barberoin omenez atzo zarauztarrek zuten jaia;
ni ere deitu ninduten eta nuan beren naia;
bertan jakinik ukatu zala nik han kantatzeko baia,
pentsa naigabez nola bete zan ene bihotz minberaia!

Alta, sekulan gaur arteraino, kantuz hasi nintzanetik,
bear ez danik ez du aditu iñork ene mingainetik.
Hargatik nago, debeku hori azaldu arren gainetik;
seguruago datorkidala norbaiten azpi lanetik.

Bai, egia da; predikatu dut herri honen maitasuna;
aipatuz honek; bertzen aldeanduan berezitasuna;
aitortu ere zuen ta gure arteko anaitasuna,
hortan desegin ote dut bada nik iñoren batasuna?

Lagunekilan ari nintzela kantuz hainbeste lekutan,
besteak ere sumatu ditut ene idea bertsutan:
bildurrik gabe hartuko nuke burdin gorria eskutan:
beste hoinbeste esan ez dunik ez dela egongo gutan.

Herritarrei kantatzearren jutean plaza batera;
aitatutako gauzetaz kampo zer gindezake atera?
Bertsolari bat ez bada haizu hoinbesteren esatera;
berriz baimena lortuta ere ez noa kantuz hastera.

Norbaiti kalte bearrez jarduna banintz kitzikan;
gertatzen zautan gauzaz ez nuen nik aterako hitzikan;
sekulan ene kontu lan hontan; hitzetan ta idatzitan;
ez det ordea iñon agertu amodioa baizikan.

Ene bihotzak ez du ordea oraino esan askirik
medekioa lortu bearrez ez dut galduko astirik.
Kôntzientzia lasai badukta; ez baitut egin gaizkirik;
eta ni baitan ez dut senditzen gorrotoaren izpirik.

Zonbaitek aldiz biturte hori daukate gauza gutxitzat,
naite izatea pekatu zala; ai gogoratu balitzat!
Bihotzik gabe jaio banintza hobe nuela deritzat;
naigabe hauek ukaitekotan maitatuaren saritzat.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide