Bertso hauek Orioko Gregoria Ibargoien zenak emanak dira.
1953 urtean gurutze aundi-zuri eder bat jarri zuten oriotarrak Kuku-arri deritzaion mendi-tontorrean. Mendi onek ipar aldera itxaso zabala du, mendebaldera Orio bere ibaiarekin; gurutze hau ikusten dute arrantzaleek itsasora doazenean edo itsasotik datozenean. Mendiaren Hegoaldera, berriz, txoko batean, Txanka dago, beste zenbait baserrirekin.
Bertso berriyak ateratzeko
pentsaturikan dabiltza.
Oriyon gazte-kuadri bati
baietz eman diyot hitza;
orretarako preziso bear
Jesukristoren laguntza,
egun bateko segurantzarik
gabe munduan gabiltza.
Oriyotarrak deseo ori
bageneukan aspaldiyan;
gaste leialak ekin ziyoten
aiñ intentziyo aundiyan;
lagundutzeko ere jendia
juntatu zaie erriyan;
milla urteta beretiyan;
gurutze santu on bat egin da
Kuku-Arriko mendiyan.
Iri ta itza, peoi ta arotz
osaturikan basarriñ;
bukatu arte segiru're bai
borondate onarekiñ;
jende gutiya gustora dabill
azaldu diran lanakiñ;
Gotzai jaunaren baimenarekiñ
asi giñan eta egiñ;
suerte on bat izan dezagun
gurutze santubarekiñ.
Zeru-lurreko agintariyai
geren eskiñi-aldiya;
gurutze ori egiteko ere
allegatu zan garaya;
Kuku-Arriko mendi gañian
dago ederki jarriya;
berekin baten antxen daduka
Altuneko baserriya;
fede oneko jende guztiya
gera ango pamiliya.
Longa izena duben etxe bat
antxen billatu genduan
beste baserri txuri polipat
duka bere inguruan;
gurutze orren pare-parian
pixkat berexiaguan.
Eguneroko oraziyua
jainkuak daki pamili ortan
zer kontsuelo daduan.
Bedeinkatzera Aita Don Migel
jun zitzaigun Oriyotik;
meza eman da itz eder asko
ateriaz bere autik;
jendiak ondo jarraitu digu
erriko ta erbestetik.
Jesukristoren neke-aldiya
ezin zan kendu burutik
makiñabaten bihotza negar
or egiña da gogotik.
Maiat illaren azken xamarra
ogei eta beretiya.
Egun hori zan bedeikatzeko
izetatuta jarriya;
eguzki gozo eder batekin
geratu zan egualdiya;
alde denetik etorri're bai
oriyora gazteriya;
bixitatuaz gurutzi eta
Kuku-Harriko mendiya.
Gurutze ori zertako da
emango'ira abisuak;
etsai gaiztuak bial distan
Jesusen bendiziyuak;
akordatuaz Jesukristoren
Galbarioko pausuak
bera josteko espaidan artu
ain ziran lastimosuak
jende gehiagok jakitiâtik
jartzera goaz bertsuak.
Sermolariyak esaten dute
arrixku aundiyan gaudela;
etsai gaiztuak gure animen
billa beti dabiltzala;
Jesus askotan ikusten degu
zintzilikan dagoela,
zeruko atiak zabaldutzerik
etzeguelako bestela.
Gurutziari iltzez josita
eman zun bere odola.
Jesukristoren Galbarioko
naigabe penagarriya;
arantza luze-zorrotzez bera
buruan sartu corroya;
odol-iturri estalirikan
Jaungoikozko arpegiya.
Iltze gogorrez esku-oñetan
gurutziari josiya,
bular santuan lantza sartuaz
zuntzilik zuten jarriya.
Bost milla azote geiago
au de fedeko egiya,
oi danagatik bizi nai bazun
bazeukan komenentziya;
gure animen onagatikan
eman zun bere biziya,
nere partetik eskaintzen dizkat
eskerrak eta graziya;
azkenen orduan geratu dedin
zeruba irabaziya.
Jesus maitiak guregatikan
zer pena pasa zituban
gau eta egun jai eta aste
edukizagun buruban;
projimua`re ondo amatu
dotriñan dago moduban;
besteren gauza deseorikan
ez izan iñork munduban
ori egiten baldin badegu
sartuko gera zeruban.