Orioko Udalak 2018ko Gazte Festetako antolatzaile eta partaideak zoriondu nahi ditu.
Gutun honen bidez Orioko Udalak 2018ko Gazte Festetako antolatzaile eta partaideak zoriondu nahi ditu. Zailtasunak zailtasun, festa bikainak antolatzeko moduan izan dira. Partaidetza sustatuz, eredugarri diren festa bat antolatu dute. Ondorengo belaunaldietara zabaltzea espero dugu baloreez betetako festak izan dira. Berdintasuna, jasangarritasuna eta kontsumo arduratsuan oinarritutako festa bat izateaz gain, inguruarekin errespetu osoz jokatu dutela iruditzen zaigu. Plaza ingurua oso txukun gelditu zen, festa ostean eta herrikoak diren baliabideak egoera bikainean bueltatu ziren udalera. Zorionak beraz eta segi horrela !