Orioko Eusko Alderdi Jeltzaleko kideen izenean, gure alderdiarengan eta gure hautagaia zen Iñigo Urkullurengan jarritako konfiantza eskertu nahi dugu. Hauteskunde hauetan ere, alderdirik bozkatuena izan da EAJ eta horrek ematen digu gure herriaren alde lanean jarraitzeko indarra eta kemena. Emandako hitza betetzeko konpromisoa hartzen dugu. Orio hobe baten alde, etorkizunari begiratzen dion Euskadi baten alde, gure herria eraikitzen jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu. Eskerrik asko!