Gazteak LAN MUNDURATZEKO programak

Erabiltzailearen aurpegia Orioko EAJ-PNV 2016ko ira. 14a, 23:57

Gotzone Sagardui, Lanbideko Lan aktibaziorako zuzendari izan da. Enpresentzat zerbitzuak egokitzen, Udalekin lan programak hitzartzen eta lan munduratzeko programen ardura izan du. Salatxo aretoan emango duen hitzaldian, gazteen lan munduratzeko programa eta ekimenen berri emango du. Ekintzailetza, Lehen Aukera,... bezalako programen inguruan elkarrizketa interesgarria sortzea espero du Toki Alai Elkarteak. Hitzaldi hau, Toki Alai elkarteak gazteen etorkizunera begira antolatzen duen hirugarren hitzaldia izango da. Aurretik, Ikasketa unibertsitarioa edo Lanbide Heziketaren aukerak landu zituzten. Etorkizunean ere gazteen intereseko hitzaldiak antolatzen jarraituko du elkarteak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide