Inmobilismoaren aurrean, euskal eredua

Erabiltzailearen aurpegia Orioko EAJ-PNV 2016ko eka. 15a, 10:32

Espainiatik datorkigun ikuskizunezko politikari eta inmobilismoari aurre egiteko kudeaketarako euskal eredua  eskaintzen du EAJk

Kudeatzeko euskal eredua eskaintzen du EAJ-PNVk Espainiatik datorkigun adostasunerako ezgaitasuna, immobilismo, marra gorriak, alderdikeria eta ikuskizuneko politikari aurre egiteko. Euskal eredua, proposamenak eta elkarrizketa oinarri dituen eredua, euskaldunen bizi-kalitatea hobetzeko adostasunak lortzea nahi duen eredua da azaldu du Joseba Agirretxeak.

Orion egin ditu, gaur, adierazpen horiek EAJ-PNVko zerrenda buruak. Ondorio horretara iritsi da, euskal erakundeak eta erakunde espainolak egiteko dituzten modu diferenteak ezagutu eta gero. Espainiako gobernuak Kofradia Zaharra – bertako nortasunaren erreferente dena – puskaka hautsi dadin uzten ari den bitartean, udalerrien aldeko apustua egiten ari dira euskal erakundeak azaldu du, Ontziola zaharra berritzeko inbertsioak eginez, esate baterakoGipuzkoan eta Euskadin zehar aurki ditzakegun ehunka adibideetako bat besterik ez da hori erantsi du.

“Gu geu gara euskaldunen eskubide eta interesak defendatzen ditugunak” azpimarratu du, “zure herriaren ordezkari izan nahi baduzu, sentitu egin behar baituzu; eta guk, herri hau ezagutzen dugu, errespetatzen dugu eta sentitzen dugu”.

Azken hamarkadetan, PNV izan da bai Kongresuan, bai Senatuan euskaldunen eskubide eta interesak defendatu dituena esan du eta hori “talde eta bozeramale sendoak izan ditugulako izan da”. Horrexegatik, ordezkaritza sendoa izaten segitu behar dugu, garrantzia handia du horrek ohartarazi du. Datozen hauteskundeen garrantzia nabarmendu du, izan ere, gaur egun, oraindik ere, Madrilen hartzen diren erabaki asko eta askok eragin zuzena dute gugan, eta Espainiak etengabe uko egiteak, makaldu egiten du herri izateko dugun aurrerabidea. Nork bere alderdiaren interesak aurretik jarrita, beraien artean ados jartzeko gai ez badira, nola lotuko dute adostasunik gurekin? adierazi du.

Horregatik guztiagatik, Espainiatik datorkigun EZ horri aurre egiteko, bada garaia “piztu” botoia sakatu eta egoerari buelta emateko azaldu du, eta PNV da aldaketa hori lideratzeko gai den alderdi bakarra, eta euskal herritarren borondatea eta gure erakundeen erabakiak Madrilen errespetarazteko gai den bakarra.

Joseba Agirretxea eta Maria Eugenia Iparragirre buru zirela, Orio, Zumaia eta Getarian izan dira gaur Kongresurako eta Senaturako EAJ-PNVko hautagaiak, herri horietako ordezkari jeltzale nagusiak lagun.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide