Hitzaldiak eta ekintzak Toki Alai elkartean

Erabiltzailearen aurpegia Orioko EAJ-PNV 2016ko ots. 24a, 21:18

Orioko Toki Alai elkarteak herritar guztientzako hainbat ekintza antolatuko ditu 2016an.

Batetik, hitzaldi irekiak pil-pilean dauden gaiak azaltzeko, adituak etorriko dira urtean zehar Orioko kultur-etxera. Hitzaldiek eguneko gaiak jorratuko dituzte, hala nola, Europara datozen errefuxiatuen krisia, edo eta Euskadiren eta Espainiaren arteko Ekonomi Ituna. Gazteei eta gurasoei zuzendurik, berriz, Atzerrian ikasketak egiteko programak eta laguntzak. Gai horiek eta beste batzuk lantzeko punta-puntako adituak ekarriko dira, hizkutza lau batean, denok ulertzeko modukoan, gaiaren gakoak emango dituztenak. Galdera-erantzun saioa ere egongo da, eta zenbaitetan adituen arteko eztabaida moduan aurkeztuko da gaia.

Bestetik, Toki Alai elkartean bertan, aisialdirako ekintzak antolatuko dira. Mus txapelketa, sukaldaritza ikastaroak, afari "tematikoak" (alemana, sagardotegikoa…) eta abar.

Oraindik ere labean dauden programak osatzeko, herritarrei deialdia luzatzen diegu, jorratu nahiko lituzketen gaiak eta ekintzak adierazteko, ahal den neurrian herritar gehienen intereseko izan daitezkeen gai horiek ere eskeintzeko.

Iradokizunak eta proposamenak elkarteari helarazteko bideak, honako hauek dira:

Emaila: oriokoeajpnv@gmail.com
WhatsApp-a: 605 72 00 44
Orioko EAJren Twitter eta Facebook-en argitaratuko diren inkesta digitalak

Mila esker aldez aurretik zuen parte-hartzeagatik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide