Joxe Angel Zaldua alkatearen azalpenak Motondoko erabilpenari buruz

Erabiltzailearen aurpegia Orioko EAJ-PNV 2015ko aza. 21a, 11:17

Alkateak informazio zuzena azaldu nahi die herritarrei Motondoren erabilpenari buruzko egoera argitzeko

 

 
Azkenaldian Motondoren erabileraren gaia bueltaka dabil eta gauzak argitzeko asmoz hor doa 
 
azalpena.
 
2014ko Otsailaren 11ean, Orioko Udal Arkitektoak txosten tekniko bat egin zuen. Hor 
 
ondorengoa dio:
 
 “Udal Araudiak ezarritakoaren arabera, aeromodelismorako jarduera ez dago espreski 
 
baimendutakoen artean”, ezta debekatutakoen artean ere.
 
 “Udalak, Motondoko barrutia berreskuratzeko duen egitasmoaren baitan, Club 
 
Moskitok dituen instalakuntzak kentzea eskatu nahi du”.
 
Indarrean dagoen Orioko Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren arabera Motondoko erabilera 
 
adierasgarriak ondorengoak dira:
 
- Marismen eta belardien kontserbazioa
 
- Ingurumen hobekuntzak
 
- Zientzia eta kultura aktibitateak
 
- Erabilera publiko hedagarria
 
Txosten hau kontuan izanik orduko alkateak gutun bat idatzi zien Club Moskitokoei bertan 
 
zituzten instalazio guztiak kentzeko aginduarekin. Ez zen batzorde batetatik pasa eta Alkate 
 
Dekreturik ere ez zen egin. 
 
Orain txosten berria eskatu zaio eskumena duen departamentuari, hau da, Eusko Jaurlaritzako 
 
Ingurumen sailari. 
 
Txostena jasotakoan, Alkate Dekretu baten bitartez, erabakiaren berri izango dute interesa 
 
duten guztiek.
 
 
Joxe Angel Zaldua
 
Orioko Alkatea

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide