Jose Angel Zaldua Orioko kirol zerbitzuak aztertzen

Erabiltzailearen aurpegia Orioko EAJ-PNV 2014ko abe. 16a, 12:23

Orioko EAJk, sei lan talde martxan jarri ditu herriko beharrak aztertu eta behar diren hobetzeak datorren urteko hauteskunde programan sartzeko.

Jose Angel Zaldua, EAJren alkategaiak, bere lan taldearen eskutik Orioko Kirol instalakuntzak begiratzen ari da, ikusteko ea nola kudeatzen den bakoitza eta zein diren gaur egun dauden beharrak. Orion gero eta pertsona gehiagok egiten du kirola, eta EAJren helburua da erraztasuna jarri oriotarrei segi dezaten gure kirol instalakuntzekin gozatzen.

Padeleko pistak izan ziren Jose Angelek bisitatutako instalazioetako batzuk. Kirol hau oriotar askok praktikatzen du gaur egun, eta beharrezkoa da bere egoera aztertzea etorkizunerako.

Lan talde esberdinek billerak egingo dituzte herriko eragile guztiekin, denen artean dauden beharrak mahai gainean jartzeko eta EAJk ahalik eta programa egokiena aukerzteko datorren hauteskundeetan.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide