Agian, udaletxeko lema hartu zutenean bertako eginkizunak besteek egingo zituztela sinistuta zeuden baina kargua kargarekin dela onezkero ikasita egon behar zuten. Noiztik hartzen du traineruaren ardura ankekoak edo aurrekalariak? Ez al da hori patroiaren lana?
Guztiok helburu bera dugula garbi dugu, hau da, al den guztia bereiztu eta berziklatzea baina azkenerako geratzen den zaborrarekin zer egin dago gakoa eta badirudi al den gehien geratzea
nahi duela Bilduk bere gestio ezaren ardura Orioko herritarren bizkar gainean jarri eta aitzaki eder bat izan atez atekoa inposatzeko gure herrian.
Ba ez gaituzue bide horretan bilatuko, 2015ko urtera sartu nahi duzue ahal den emaitza txarrenarekin neurri zuzentzaile hartu eta ejekutatzeko, berriz ere, atez atekoa ote da zuen neurria?
Gu elkar lanerako prest gaude eta berriro ere hondakin mahaiaren deialdia lehenbailehen
egitea eskatzen dugu orain urte beteraino izan diren emaitzak berriro aztertu eta gure herritarrak informatu, konzientziarazi eta berziklepenaren onuraz jabetu arazteko.