Zaborrak Orion, kudeaketa txarraren adibide

Erabiltzailearen aurpegia Orioko EAJ-PNV 2014ko urr. 31a, 10:58

Zaborren kudeaketan, atzeraka goaz

Badira urte batzuk Orioko udalak gaikako bilketaren eta birziklapenaren aldeko apustu sendoa 
egin zuela eta bide hori jorratuz eta herritar guztien inplikazioari esker % 42 birziklatzera iritsi 
izan gara.

Badira ia 3 urte t ́erdi Udal hauteskundeak izan zirela eta, naiz eta alderdi bozkatuena EAJ izan, herriak gobernatzeko modu berriak nahi zuenaren aitzakiari helduta, irabazi ez zuten bi alderdiak udal gobernua bereganatzea erabaki zuten. Aipatu beharra dago, oraindik gobernatzeko modu berri horiek –udal irekia, parte hartzailea, gardena...–nola gauzatuko dituzten ikusteko irrikitan gaudela. 

Badira ia 3 urte hondakin mahaia martxan jarri zela Orion. EAJko kideak lan mahai horretan parte hartzen egon gara berziklapenaren aldeko jarrera nabarmena azalduz parte hartzen zituzten beste eragileen moduan. Hondakinak gaika biltzeko tasen handitzea helburua duen prozesu honetan, berebiziko garrantzia eman izan diogu EAJtako taldeak behintzat, biztanleria informatzea, konzientziatzea eta berziklapenaren onurak jakinaraztea gai honen garrantziaz jabetzeko eta ondorioz berziklapena guztion artean egin behar dela konzientziatzeko.

Badira 12 hilabete gutxienez hondakin mahaia ez dela konbokatu.Badira gutxienez 12 hilabete ez dela inongo ikastarorik, informazio banaketarik eta abar egin.Badira 8 egun udaleko balkoiko kartelean %39ko birziklatzea jarria dagoela. Orain dela 6 hilabete baino % 3 gutxiago. Goraka beharrean beheraka goaz eta ez dugu ezer egin behar? Edo aitzakiaren baten bila dabiltza atez atekoa jarri eta azkenean zabortegi bat inguruan kokatzeko?

Lehenbailehen hondakin mahaia konbokatzea eskatzen du EAJko Orioko taldeak bertan gaia aztertu eta hartzen diren neurrien berri gure herritarrei jakin arazteko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide