Animo, EA, EAJ eta PSOE!

Erabiltzailearen aurpegia Aralar 2007ko aza. 9a, 18:02

KARKARA.com-ek blog bana eskaini digu udaletxean dihardugun udal talde politiko guztioi. Oraingoz ANVkoek eta guk heldu diogu erronkari, hiru falta dira abiatzeko. Web gunea zabaldu aurretik, KARKARA kideei galdetu nien ea zertan ziren besteak, eta esan zidaten ANVk, PSOEk eta guk onartu genuela proposamena.

PSOEren kasuan, ez dakit zer egin nintzen gehiago, harritu edo poztu. Harritu, bloga egiteko baldintza bat jarri zigulako KARKARAk: euskara hutsean idaztea, eta oraindik gogoan dut azken hauteskundeen aurretik kultur etxean izan zen mahainguru hartan gero zinegotzi atera zenak bota zituen hitzak: denok ulertzen geniola erdaraz eta guk han euskara hutsean egitea diskriminazio hutsa zela. Badirudi geroztik gogoeta egin duela eta onartu duela oriotarrok eskubidea dugula euskaraz bizitzeko. Horrela bada, eskertzekoa da, eta asko poztuko nintzateke bide honi ekiten ausartuko balitz. EA eta EAJ, berriz, artean erantzun gabe omen zeuden. Ez dakit zer erabaki ote duten, baina biak nahi genituzke alboan, nekez topatuko dute bitarteko hoberik herritarrenganako gertutasuna, hitz hutsetik haratago, egia bihurtzeko. Animo! IƱaki Iturain

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide