Artea eta sormena herraminta gisa harturik: ahalduntzea, konfidantza, ilusioa, ametsak, autoestima,... indartu nahi ditut.
Orio, etengabeko mugimenduan sumatzen dut arlo eta disziplina askotan. Esparru askotan pixkanaka garapen eta aldaketak ikusten ditudalarik. GANBARA egitasmoa ere hortxe dago, hasi berri. 6-13 urte bitarteko pertsonekin aritu naiz Orioko Herri Ikastolan aste honetan. Haur-gazte bakoitza mundu bat da. Sumatu dut batzuk beharra dutela modu plastiko edo eta mugimenduaren bitartez bere barnean dutena azaleratzeko. Beraien mundua modu desberdin batean transmititzeko.
Ondo pasatuz eta ikasiz, hori nahiko nuke lortu nik. Norbera aske izatea kalifikaziorik gabe. Talde heterogeneoetan gustura aritzea eta lagun berriak egitea.
Hasiera polita izan da eta bibrazio onak ditut.