Asteburu-pasa antolatu du Txurrumuskik Zarauzko Igerain Aterpetxean

Erabiltzailearen aurpegia Txurrumuski Kultur Aisialdi Gazte Elkartea 2026ko urtarrilaren 9a

Aurten Zarauzko Igerain Aterpetxean egingo dugu urteroko asteburu pasa!

Urtarrilaren 12an arratsaldeko 17:00etan irekiko dugu izen ematea. Izena eman baino lehen ondorengoak izan kontutan:

  • Adin tartea: LH3 - LH6
  • Prezioa: 75€ (Onartuak izan ondoren zehaztuko dizuegu noiz ordaindu)
  • Noiz joango gara? Otsailaren 27tik martxoak 1era
  • Nola joango gara? Garraio publikoan
  • Izen emate epea: Urtarrilak 12 - urtarrilak 20

Era berean, hona hemen kontutan hartzeko pare bat ohar:

  • Ez dugu joan-etorririk onartuko
  • Plaza mugatuak dira eta beharrezkoa izanez gero, zozketa egingo da plazak esleitzeko. Zozketa egitea beharrezkoa den kasuan, urtarrilaren 21ean burutuko genuke eta egun bertan jasoko zenukete konfirmazio mezua

Hemen duzue izena emateko galdetegia: IGERAINERA JOATEKO IZEN-EMATE GALDETEGIABehin galdetegia beteta, mezu bat jasoko duzue; plaza lortu duen ala ez eta hortik aurrera egin beharrekoak zein diren zehaztuko dituena. 

Animatu, asteburu bikaina pasako baitugu elkarrekin! 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide