Udan Txurrumuskirekin begirale gisa lan egiteko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Txurrumuski KAGE 2016ko api. 25a, 17:16

Aurten ere Txurrumuski hasi da udako ekintzak antolatzen. Jolas, tailer eta dinamika ezberdinez antolaturiko udalekuak, uztailean eta abuztuan izango dira, eta bertan begirale lanetan jarduteko prest daudenei, deialdia luzatu nahi zaie.

 Interesa dutenek, hurrengo linkeko formularioa bete beharko dute:

http://goo.gl/forms/u6PFP1JAn9


LINK HAU, ESKURAGARRI JARRIKO DU TXURRUMUSKIK BERE FACEBOOK, TWITTER, INSTAGRAM KONTUETAN.

Hautaketa prozesuan kontuan hartuko diren irizpideak, hauetxek: ezinbestekoak izango dira 16 urte beteta izatea eta euskaraz erraztasunez eta egoki komunikatzeko gai izatea. Honez gain, haur eta gazteen aisialdiko begirale-zuzendari tituluak izatea, oriotarra izatea, talde harremanetarako abilezia izatea eta urtean zehar lanean jarraitzeko interesa baloratuko ditu besteak beste Txurrumuskik.

Datuak jasotzeko epemuga: maiatzak 19 arte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide