Ikasturteari gaztelekuak amaiera ezin hobea eman n

Erabiltzailearen aurpegia Txurrumuski KAGE 2015ko api. 28a, 19:50

Ikasturteari gaztelekuak amaiera ezin hobea eman nahi dio. Horretarako DBHko ikasleentzat elkarbizitza irteera antolatu du gaztelekuak. Pirineoen inguruan dagoen Murillo de Gallego (Aragoi) herrira joateko proposamena da honakoa. Rafting, paintball, hidrospeed, arroil jaitsiera eta beste hainbat ekintzaz disfrutatzeko aukera izango dute herriko gazteek! Izen ematea, hilaren 15etik 22ra bitartean izango da gaztelekuan bertan eta horretarako 115€ko diru sarrera egin beharko da. Animatu!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide