Orioko Herri Ikastola osatzen dugun komunitateko kideok elkartasuna erakutsi diogu Saharako herriari

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola 2026ko martxoaren 2a

Bildu den elikagai kopurua beste behin, handia izan da eta hori lortzeko LH6.mailako ikasleek gogoz egin dute lan. 

Dokumentazioa sortu, gelaz gela Sahara herrialdearen eta errefuxiatuen kanpamenduen berri eman eta azkenik, janari bilketaren jarraipena eta ardura izan dute. Kaxak antolatu eta  bete dituzte Orioko Sahararen aldeko taldearekin batera. Ikastolan pertsona eredua erdigunean jartzen dugu eta pertsona erabakitzaile-ekintzaileak garatzeaz gain, ikasle solidarioak hezi nahi ditugu. 

Oso pozik agertu dira LH6ko ikasleak kanpainan lortutakoarekin eta eskerrak eman nahi dizkie Orioko Herri ikastolako komunitate osoari. 

Eskerrik asko!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide