Mahai ingurua LH6en: eraiki dezagun denon artean berdintasuna.

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola 2026ko otsailaren 11

“Bafle moreak” PROIa lantzen ari gara LH6an, historian zehar genero berdintasunik ez dela egon eta oraindik ere aldatzeko gauzak badaudela ikasten gabiltza.

Mahai ingurua izan genuen astelehenean herriko emakume batzuekin. Eider Arrutik, emakumeek zein zailtasun izan dituzten arrantzan zein arraunean adierazi digu. Aroa Sanchezek harrijasotzaileek historian zehar izan duten bilakaera, plazan ezin atera ahal izatetik, berdintasuna nagusi den plaza baterako jauzia nola eman den. Ainhoa Mateosek, berriz, bere garaian neskek kirola egiteko izaten zituzten zailtasunak jarri ditu mahai gainean. Ninoshka Gozategik, bestetik, emakumeentzat lehenago hain ohiko ez ziren lanbideetan izan duen esperientzia kontatu digu. Bukatzeko, Alaitz Etxeberria eta Udane Urangak DBHko Talde morearen berri eman digute, zein ekintza egin dituzten eta egin nahi dituzten berdintasuna DBHn ere ikusteko. Esperientzia gogorrak kontatu dizkigute, baina, emakumeak eta gizonezkoak aliatu gaitezkeela ere ikasi dugu, denon artean berdintasuna eraiki dezakegula

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide