Ikasleekin auzolanean

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola 2025eko azaroaren 13a

Gure ikastolako guraso den Axierren laguntzaz, auzolanaren lehenengo faseari ekin diogu LH5.mailako ikasleekin naturari egiten diogun kaltea konpontzeko helburuarekin. 

Birziklapenaz, berrerabiltzeaz eta hondakinak murriztearen garrantziaz konszientzia hartu dugu. Ondoren, konposta nola den aztertu eta azkenik, Herrio natur taldeak emandako 6 zuhaitz landutu ditugu. Hau guztia auzolanaren balioak oinarri hartuta. Ederra izan da guztia. Eskerrik asko Herrio eta eskerrik asko Axier, zure esperientzia ta jakintza ezinbestekoak izan dira.

#naturazaindu#auzolana#Herrionaturtaldea

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide