Erasmus+ Orioko Herri Ikastolako LH6n

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola

Badira urte batzuk Erasmus+ programa Orioko Herri Ikastolan martxan jarri zela. Orain arte irakasleek eta DBHko ikasleek hartu izan dute parte bertan. Orain LHko nagusienei, hau da, LH6koei emango zaie Italiara joateko aukera. 

Aurreko ikasturtean Orioko Herri Ikastolako hiru irakasle Siziliara joan ziren. Harremana mantendu eta handitzen joan denez, Siziliatarrek ikasleekin elkar- trukea egitea proposatu dute. Ikasleek ingelesez proiektu bat gauzatuko dute elkarrekin eta gero sei ikasle inguru aukeratuko dira Siziliara joan eta proiektua gauzatzeko. 

Ikasle batzuk animatuta daude eta besteak zalantzaz beterik…pasiloetan ez da besterik entzuten!!!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide