Horrela, gure Ikastolan burutzen ari garen eraldaketa pedagogikoaren prozesua bertatik bertara ikusi zuen eta Ikastolen elkartearekin partekatzen dugun HMO (Hezkuntza marko orokorraren) inplementazioaren garapena erakutsi genion, baita horretarako diseinatuta ditugun espazioak eta obrak ere. Horretaz gain, jangela 0 zabor proiektu berritzaileaz, Ikastolako beka pertsonalizatuen inguruan edota piztu eta eragin bezalako proiektuen inguruan berri eman genion.
Agurne Barrusok Euskal Herriko 114 ikastola bisitatzeko plana du, eta aste honetan gure txanda izan da. Bere bisita aukera bikaina izan da Orioko Ikastolaren eta Ikastolen Elkarteko lankidetza indartzeko, hezkuntzan dugun konpromisoa berretsiz.