Proiektuaren helburua ez da jangelan soberakinak sortzea, zaborrik ez sortzea baizik. Alegia, jangelatik zaborrontzira doan janaria aprobetxatzea. Zerbitzua hau DOAKOA da eta EDONORENTZAT ESKURAGARRI dago.
Gogoratu prozesua: soberakinak ontziratzeaz jangelako langileak arduratzen dira eta ikasleek modu aktiboan parte hartzen dute ontzi horiek etiketatzen eta 0 Zabor makinara eramaten dituzte. Etiketa bakoitzean agertzen da ontziratutako jakia zer den, iraungitze data eta alergia zehaztapenak.
Ontziak eta estalkia erabat konpostagarriak dira.
Beraz, makinan dagoena hartzera animatzen zaituztegu. Proiektu eraldatzaile eta berritzaile honen bidez, denon artean zabor gutxiago sortzeko gai izango gara.