Zero Zabor makina martxan jarri dugu!

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2024ko ira. 13a, 08:00

Aurreko ikasturtean jarri zuen ORIOKO HERRI IKASTOLAK zero zabor proiektua martxan. Aurtengo ikasturtea hasi eta berehala ekin diote lanari ikasleek proiektua berriro ere herriaren eskuragarri jarriz.

Jangelan soberan geratzen den janariaren makina asteartean hasi ziren gure ikasleak betetzen. Ikastolako komunitateari eta herriari ekarpen handia egiten dion proiektu solidarioa izateaz gain, ikasleekin batera gauzatzen da prozesua, eta  esperientzia eta ikaskuntza aberasgarria izaten ari da zalantzarik gabe, lehengo urteko esperientzia lekuko. Goizeko 9:15erako makina martxan egoten zen eta 11:00tarako, jolas garairarako askotan makina hutsik egoten zen.

Proiektuaren helburua ez da jangelan soberakinak sortzea, zaborrik ez sortzea baizik. Alegia, jangelatik zaborrontzira doan janaria aprobetxatzea. Zerbitzua hau DOAKOA da  eta EDONORENTZAT ESKURAGARRI dago. 

Gogoratu prozesua: soberakinak ontziratzeaz jangelako langileak arduratzen dira eta ikasleek modu aktiboan parte hartzen dute ontzi horiek etiketatzen eta 0 Zabor makinara eramaten dituzte. Etiketa bakoitzean agertzen da ontziratutako jakia zer den, iraungitze data eta  alergia zehaztapenak.

Ontziak eta estalkia erabat konpostagarriak dira. 

Beraz, makinan dagoena hartzera animatzen zaituztegu. Proiektu eraldatzaile eta berritzaile honen bidez, denon artean zabor gutxiago sortzeko gai izango gara. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide