Non gohoa han txangoa: LH3ko ikasleak Getarian

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2024ko eka. 20a, 22:19

Egunetan eguraldiari begira egonda gero, astelehenean, ekainak 17, Getariarako hondartzara joateko plana egin genuen 3. mailakoek. Zarautzaino trenez joan ginen, eta handik Getariara itsas pasealekutik oinez. Hizketan joan ginen, horregatik, uste baino gutxiago nekatu ginen.

11etarako hondartzan geunden. Txaparruak jantzi, toallak zabaldu, krema eman, eta segituan uretan sartu ginen. A ze hotza! Hondarretan jolasean ibili eta gero, hamaiketakoa jan genuen. Eguzkia berotzen hasi zen, eta, orduan bai, denbora luzean egon ginen uretan jolasten. Oso-oso ondo pasatu genuen. Autobusez itzuli ginen Oriora. Primerako eguna pasa genuen denok elkarrekin, giro ederrean!

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide