Azken egunotan izan dugun eguraldiak lagundu ez duen arren, atzokoa primerakoa zen eta aprobetxatu egin zuten LH2ko ikasleek Itxaspetik buelta egiteko.
Bidean geldialditxoak egin zituzten parean topatzen zituzten animalia, landare eta mineralei erreparatzeko. Hondartzara jaitsi eta bertako parkean bazkaldu zuten.
Elkarrekin egun dotorea pasa zuten!