Cooking: LH6ko ikasleak sukaldari

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2024ko eka. 13a, 16:14

Azken egun hauetan usain ederrekin gabiltza ikastolan...

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak sukaldari bihurtzen ari zaizkigu. Lehenik eta behin, beren errezetak idatzi zituzten, sormena eta ezagutza erakutsiz. Horretarako aldez aurretik beste errezeta batzuk ezagutu zituzten eta baita beharrezko hiztegia landu ere.  Gero, pixkanaka eta taldeka, euren errezetak egiten jardun dira hasiera batean buruan zutena platerera ekartzeko. Hau guztia ingelesez egin dute gainera!

 

Egia esan, denetariko errezetak izan ditugu, hasi gozotik eta gazira, labean egindakoak, frijitutakoak, baita edariak ere... Menu zabala dugu ikastolan: paella, albondigak, hanburgesak, makarroiak saltsa ezberdinekin, pizzak, brownieak, irabiatuak, kroketak, mojitoak, turroiak, natxoak, oilasko nuggetsak, lasañak, pankakeak, ...

Ederra ari da izaten urrats bakoitzean nola saiatzen ari diren ikustea, hasi plateren prestaketatik eta azken aurkezpenera arte. Emaitza ikusgarriak izaten ari dira! Sukaldaritzaz ez ezik, talde-lanaz, antolaketaz eta eurek egindako janariaz gozatzeaz ere ikasten ari dira.

Oso harro gaude gure chef txikietaz!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide