AITZI ETA XABI LH2N AUSTRALIAKO BITXIKERIAK KONTATZEN

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2024ko eka. 10a, 19:31

Urtebeterako joan baziren ere, hamar urte pasa daramatzate Australian bizitzen. Hango kontuak oso ondo ezagutzen dituzte, eta bikain azaldu dizkigute. 

Xuaren amaren lehengusuak dira Aitzi eta Xabi. Bi urtetik behin Adelaida hiritik oporrak pasatzera etortzen dira Euskal Herrira, eta bisita hori aprobetxatuta, ikastolara etorri dira Australiako berri ematera.

Australia mapan kokatu dute aurrena, izan ere urruti dagoela beti entzun izan dute, baina ba al zenekiten bertara bidaiatzeko hegazkin barruan 24 ordu pasa behar direla? Eskalak kontutan izan gabe… Australia irla erraldoi bat da, eta inguruan irla txiki gehiago dauzka. Hemen ezagutzen ez ditugun animaliak aipatu eta erakutsi dituzte. Baita irla berean ordu desberdina dela zauden hiriaren arabera. Paisaia liluragarriak daude; hondartza amaiezinak, koral-arrezifea, basamortu erdian dagoen Ururu arroka erraldoia… 

Animalien artean, krokodiloen bizimodua egin zaie bitxien; ur gazitan bizi dira, beraz hondartza batzutan bainurik ez hartzeko ikurrak daude, mareak gora egiten badu asko edozein tokitan agertu daitezkela, esaterako etxeko igerilekuan, memoria handia dutela eta behin ikusten bazaituzte segika izan ditzakezula atzetik denbora luzez. 

Bertako hizkuntza ingelesa da, beraz bertara bisitan edo bizitzera joan nahi izanez gero, ingelera saiotan saiatu beharra dagoela argi geratu zaie. Bukatzeko, bertako Euskal etxearen berri eman dute. Sydney hirian dago eta Euskal Herriko ospakizun berezietan, haiek ere ospatzen saiatzen dira.  Errepaso ederra egin dute geografiaren inguruan, kultur desberdinen inguruan, animalia espezie desberdinen inguruan eta euskaldunak atzerrian errotzearen inguruan.

Mila esker Aitzi eta Xabi gurean izateagatik, bi urte barru zuen bisitaren zain izango gaituzue!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide