Kontzertu pedagogikoa ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola

Danbolin musika eta dantza eskolakoen eskutik kontzertu batetaz gozatu ahal izan dute gaur LHko ikasle guztiek ikastolako aretoan.

Musika eskolan eskaintzen diren musika tresnak aurkeztu dituzte  gaurko kontzertu pedagogigoan. Musikariak Danbolin musika eskolako ikasleak izan dira eta bidelagun izan dituzte beraien irakasleak ere. Kantu oso ezagunak jo dituzte eta hauek entzutearekin batera ikasle guztiak abesten hasi dira. 

Emanaldiaren bukaeran dantza koreografia bat egin dute Ander Errasti dantzariarekin batera eta dantzan amaitu dute ikasleek kontzertua.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide