Hainbat lekukoen testigantza eta bizipenak entzun eta ikusteko tarte bat hartu genuen lehenbizi. Jarraian, ikusitakoaren inguruko elkarrizketa edota eztabaida moduko bat sortu genuen eta oso ideia interesgarriak atera ziren bertan.
Elkarrizketa horren ostean ikasle bakoitzak bere identitatea irudikatzen duen “collage” bat sortu zuen, honela, beraien burua hobeto ezagutzeko tarte bat hartu eta sormena landuz. Tailer honek Arte Hezkuntzaren bitartez edozein gai lantzeko eta ikuspegi kritiko bat garatzeko tresna ezin hobea dela ikusteko balio izan zigun. Bestalde, pertsona orok identitate propioa eta pertsonala dugula eta elkarrengandik ikasi zein elkarrekin bizitzen jakin behar dugula ere argi geratu zitzaigun.
Gure ikastolan dugun pertsona ereduarekin bat datozen ezaugarriak dira guzti hauek eta beraz, saio oso interesgarri eta dibertigarria izateaz gain, etorkizunera begira zer nahi dugun argiago ikusteko balio izan digu.
Eskerrik asko zure bisitagatik Eider!