Ekoetxera joan ziren eta bertan uraren zikloa eta hondakinei buruz aritu ziren berriketan. Bertako begiraleak pozik zeuden ikasleek gaiari buruz gauza asko zekizkitelako eta proposatutako ekintzetan gogotsu azaldu zirelako. Goizean behintzat eguraldia lagun izan zuten eta errota bat ere bisitatu ahal izan zuten. Uraren indarrarekin arto irinia nola xehetzen den ikusi ahal izan zuten.
Bazkaltzeko geldialdia egin zuten eta ondoren, Nuarbeko urtegia bisitatzeko asmotan abiatu ziren. Ba al zenekiten Orioko etxeetara iristen den ura handik datorrela? Orduantxe ordea, euria hasi zuen, gogotsu hasi ere (uraren zikloa bertatik bertara bizitzeko edo) eta beraz, autobusetik ikusi zuten urtegia. Egin beharrekoak eginda, autobusean gustora itzuli ziren ikastolako goxotasunera.