Ikasle guztiek parte hartu dute prozesu zirraragarri honetan, hasierako ikerketatik produktu amaitua egin arte. Taldean lan egiten, sortzaile izaten eta ingeleseko ezagutzak modu praktiko eta dibertigarrian aplikatzen ikasi dute. Haien dedikazioa eta ahalegina ikusita, oso harro gaude!
Proiektu honek ez du bakarrik hezitzailea izan nahi, baita goxoa ere, eta laster, Ikastolako beste maila txikiagokoei eskaintzeko inglesezko txokolatearen festa antolatzeari ekingo diote. Zorionak gure txokolatezale eta artista txikiei!